XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

ONDO DAGO ETA EZ AIN ONDO EZ DA BARDIN.

Gazte batek gauza bat jakitea nai eban: ia bardin ete dan Mezea Eleizan entzun ala telebisiñoan entzun.

Abadeak berari itaundu eutson, ia bardin dan bazkari eder bat jaten telebisiñoitik ikustea ala norberak bazkari eder orretan esku artzea.

Erantzuna jakiñekoa izan zan!.

¿BASERRI-ETXEAK NOIZKOAK? Lengo baten emen izan ziran Diputaziño`ko gizonezko bi, erriko etxeak noizkoak ziran jakin naian.

Ori jakitea eziñekoa da.

Azkenengo 100 urteetan egiñikoak jakiteko moduan dagoz.

Baita aurreko gizaldian egindako batzuk, Belaotx, berbarako.

Aurreko gizaldian, 1762 garren urtean, Beko-etxebarri egin zala, Eleizako Liburuan agiri da.

Baita gizaldi orretan egin ziran Mañuzka eta Patrokua, baña urtea bera ez da iñun agiri.

¿Eta aurretik?.

Baserri-etxe bat noiz egin zan, batena bakarrik dakigu: Erretolaza 1498 garren urtean.

Eta ori dakigu, Zierrotzako Eleizearen lurretan jaso zanez, eskriturea egin ebelako.

Naizta orduko sasoian eta aurretik be baserri asko izan, orduko baserri bizitzarik bat be eztago emen inguruetan.

Antxiña-antxiña baserri-bizitzak goitik beeraño egurrezkoak izaten ziran.

Eta gero be, goi aldea egur utsaz egiten eben.

Orregaitik errez galtzen ziran.

Oraiñ dagozan baserri-etxeak 300 urtetik onakoak dira geienak.

Etxebarri barruan zaarrena Arkotxa baserri-etxea da.

ESNEA DALA-TA ASARREAK Santander aldean asarre dabiltz esne-ganau jabeak: oraingo prezioekin ez dagola irabazirik eta litroko geiago eskatzen dabe: udabarri ta uda partean, litroko 49 pta ta gañontzekoan, 54 pta.

Esne zentralak, barriz, 37 ta 42 pta eskeintzen ditue eta ortik dator asarrea.

Burruka ori konpontzea ez da erreza izango.

¿Zergaitik? Urri barik, larregi dabillelako esnea Europan.

Len jenero-ezak estu artzen eban jendea emen ta emendik kanpora.

Oraiñ, ostera, naiz ta mundu zabalean jende asko gose-pean bizi, Europan ugaritasun geiegiak buruausteak emoten ditu.

KANPOTARRAK Joan dan baten kanpotar bi emen izan ziran domekako Mezan.

Eta gauza bik mire eragin eutsien.

Bata, Elexopea ain aundia izatea eta garbi egotea.

Bestea, emengo jendea Meza aurretik eta Meza ondoren Eleiza barruan ixillik eta errespetuagaz egotea.